Euskal Mangari buruzko mahai-ingurua: Euskarazko mangaren loraldia bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izango da. Kabe argitaletxeak (2022tik Japoniako manga arrakastatsuak itzuli dituena) eta Draco Somniumek (iaztik Sua jatorrizko manga arrakastatsua argitaratu duena) parte hartuko dute Mikel Murok eta Oihane Amantegik, hurrenez hurren. Saioko moderatzaile lanetan, gai honetan aditua den James Ling Cheung arituko da, Honya liburu-dendako kidea. Hau Azebarrin (Algortan) antolatuko dugu.

Aurten ere parte hartuko dugu irailaren 29aren bueltan ospatzen den Euskarazko Komikiaren Egunean. Zergatik irailaren 29an? Data horretan 1977 urtean argitaratu baitzen Zakilixut komiki pertsonaiaren lehen zinta, ia 50 urte geroago bizirik jarraitzen duena. Euskarazko komikia ikusgai egotea da xedea, eta zale eta gainontzeko haur, gazte zein helduek euskarazko komikia irakurri eta erostea. Aukera paregabea mangan murgildu, ezagutu eta irakurtzeko.

Urriaren 1ean, Azebarri Kultur Elkartean, 18:00etan elkartuko gara.

Antolatzaileok: Azebarri, Draco Somnium, Egizu & Fikzio Fabrika