Ikasturte honetarako proposamena prest daukagu. Ondo dakizuen bezala, Txokoan idazle eta itzultzaileekin elkartu egiten gara, urritik maiatzera solasaldi bana izaten dugu hilero liburu baten bueltan, izan daiteke eleberria, ipuin-bilduma saiakera zein poesia. Zerrenda ekain eta uztailean TXOKOAn parte hartzen dugunon ekarpenekin osatzen dugu urtero. Hemen behean duzue ikasturte osorako landu dugun proposamena. Hilabetez hilabete irakurtzeko gogoz bazabiltzate gure solasaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Izena emateko: labur.eus/irakurzaleak

2026-2027 ikasturteko TXOKOAren solasaldiak:

Urriak 29, 19:30, Villamonte Kultur Etxean //  Arrakasta

Jasone Osoro. Saiakera. 

Azaroak 26, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Bardeetako otsoak

Jakes Sarraillet.  “Iparra Galdu gabe” ekimenaren baitan antolatuta.

Abenduak 17, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Café Mokka

Jabier Muguruza. Eleberria.

Urtarrilak 28, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Silueta

Harkaitz Cano. Eleberria.

Otsailak 25, 19:30, Azebarri Kultur Elkartean // Bizitza baten txatalak

Onintza Enbeita. Eleberria.

Martxoak 18, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Ehun zaldi trostan

Ainhoa Urien. Eleberria

Apirilak 29, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Termita

Garazi Albizua (idazlea) eta Bego Montorio (itzultzailea)

Maiatzak 27, 19:30//Villamonte Kultur Etxean // Markos gimenoren 101 letrakartel

Joseba Sarrionaindia.

_______________