MINTZAPRAKTIKA egiteko aukera aprobetxatu! 🗣️

ZER DA ❓
– Denbora librean euskara praktikatzeko aukera bat
– Euskaraz aritzeko gune eroso eta seguru bat
– Harremanak euskaraz egiteko espazio bat
– Lotsak, segurtasunik eza eta beldurrak elkarrekin gainditzeko aukera bat
– Euskararen egoera hobetzen laguntzeko modu bat
– Aukera berri bat

MODU ASKO DAUDE: 🪡 🚴🏾‍♀️ 🧗‍♂️ 👨🏾‍🍼
– Berbalagun talde batean parte hartu (astean behin)
– Gurasolagun (familientzako beste malgutasun bat)
– Zaletasunei lotutako taldeak (bizikleta-taldea, eskalada, yoga…)
– Mendi taldeak (hilean behin)
– Sarean (online)

NOLA?
1. Eman izena ✍🏽 https://mintzapraktika.taupamugimendua.eus/mintzapraktika-izena-ematea/
2. Zure beharren arabera, talde batean jarriko zaitugu.
3. Adostu non elkartuko zarete eta hasi EUSKARAZ PRAKTIKATZEN! 😊