
Berriro ere, SENDIk antolatu dituen zenbait ekimenen berri eman nahi dizuegu, eta, bide batez, parte hartzera animatu. Ez galdu aukera, eta animatu etortzera!
SOLASALDIA: LOTURAREN GAKOAK, NOLA INDARTU GURE SEME-ALABEKIN DUGUN LOTURA.
Gure seme-alabekin dugun lotura indartzea da hazkuntza kontzienteago eta errespetuzkoago baten oinarria. Hitzaldi honetan haien jokabidearen atzean dauden beharrak ulertzen ikasiko dugu, eta ama eta aita gisa zer egin dezakegun aztertuko dugu, konexioan, segurtasunean eta konfiantzan oinarritutako harremana sustatzeko. Saio praktikoa izango da, eguneroko familia-bizitza hobetzeko eta haurrak lasaitasun eta ulermen handiagoz bidelagun izateko tresnak eta hausnarketak eskainiko dituena.

Mireia Moral.
Irakaslea eta Pedagogia Terapeutikoko espezialista, haurtzaroa eta familiak laguntzen hogei urte baino gehiagoko esperientziarekin.
Hazkuntza kontzienteko aholkularia. Nire helburua familiei seme-alabekin duten lotura indartzen laguntzea eta hazkuntza lasaitasun, ulermen eta konfiantza handiagoz bizitzeko tresnak eskaintzea da.
Nori zuzendua: gurasoei, hezitzaileei eta hezkuntzan interesa duen edonori.
Urriak 26, astelehena, 17:00etan, Zubileta eskolan.
Aforo mugatua, izena emateko hurrengo formularioa betez edo 622 433 085 telefonora deituz edo idatziz: labur.eus/HAZIBIDEAK
Hitzaldia doan da eta haurtzaindegi-zerbitzua egongo da baina aldez aurretik eskatu behar da, hurrengo formularioa betez edo 622 433 085 telefonora deituz.

Leave A Comment