Berriro ere, SENDIk Iparra Galdu Gabe zikoaren barnean antolatu duen  ekimen baten  berri eman nahi dizuegu, GURASHOW, eta, bide batez, parte hartzera animatu.

Iparra Galdu Gabe Zikloa, Getxoko Udalak eta Euskal Kultur Erakundeak (EKE) 2000. urtetik bultzatutako ekimena da, hainbat kultur eragilerekin batera, Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko loturak musika, kultura eta euskararen bidez hurbiltzeko eta indartzeko helburuarekin.

Gurashow  musikaldia  familiei zuzendutako euskal haurrock taldea da. Bost musikarik osatzen dute, eta rockaren energia euskarazko abestiekin uztartzen dute, publiko gaztearengana modu dibertigarri eta hurbilean iristeko. Taldearen helburua euskal kultura eta euskara sustatzea da, familientzako eta ikastetxeentzako ikuskizun parte-hartzaile eta alaiak eskainiz.

Nori zuzendua: publiko guztiontzat eta ondo pasatu nahi duen edonori

Azaroak 15, igandea, 12:00etan, Tiki-Toki

Izena emateko: telefonoz 622 433 085 (whatsapp), labur.eus/sendi26

edota emailez sendigetxo@gmail.com.