Berriro ere, SENDIk antolatu dituen zenbait ekimenen berri eman nahi dizuegu, eta, bide batez, parte hartzera animatu. Ez galdu aukera, eta animatu etortzera!

GURASO ETA HEZITZAILEENTZAKO TAILERRA: NOLA AUKERATU LIBURUAK

Haurrak liburuetara gerturatu eta irakurzaletasuna sustatzea litzateke tailer honen helburua. Horretarako, eskura ditugun tresnak ezagutuko ditugu, eta irakurgaiak ondo aukeratzeko gomendioak emango ditugu.

Liburuak ezagutzeko, marko teorikoa partekatzeko eta batez ere hausnarketak eta zalantzak argitzeko aukera izango dugu ikastaroan.

HELBURUAK

  • Gune bat eskaintzea liburuak / irakurgaiak ezagutzeko.
  • Denbora hartzea hausnartzeko, esploratzeko, esperimentatzeko eta gozatzeko.
  • Seme-alaben irakurketa sustatzea.

GAIAK

  • Haur eta gazte literaturara gerturatze bat.
  • Liburuak aukeratzeko irizpideak:
    • zer kontatu nahi dugu/diegu?
    • adituak, argitaletxeak, idazleak, …
  • Irakurzaletasuna sustatzeko gomendioak eta proposamenak.
  • Ipuin tradizionalen boterea.

Hizlaria:
Dorleta kortazar. Formazioz gizarte hezitzailea, eta gizarte eta kultur suspertzailea da. Gazteria alorrean ari da lanean azken 27 urtetan.

Ipuinak kontatzen dihardu azken 9 urtetan. Helduei, haurrei eta nerabeei zuzendutako saioak ditu, eta bertan, berak sortutako ipuinak, tradizionalak eta egile berrienak kontatzen ditu. Euskal Herriko Ipuin Jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu du, eta Errioxan, Catalunyan, Tenerifen eta Gaztela Leonen ere eman ditu saioak. Eta Euskal Herriko txoko anitzetan izan da kontari, kultur etxe eta antzokietan, elkarteetan, ikastetxeetan, liburutegietan…

Ipuinak kontatzea bezainbeste maite du entzutea, irakurtzea eta batez ere ikastea; estatuko eta nazioarteko ipuin kontalari erreferenteen eskutik jaso du formazioa. Hala, azken hamarkadan ipuingintzari lotutako etengabeko formakuntza jasotzen dabil, izen handiko profesionalekin: Virginia Imaz, Pepito Mateo, Alberto García, Légolas, Pep Bruno, Paula Carballeira, Estrella Ortiz, Ignasi Potrony, Magda Labarga, Hécor Urien, Numancia Rojas, Mariasun Landa, Carolina Rueda, Luis Correia Carmelo, Ana Griott, Pablo Albo, Alberto Sebastián, Sandra Araguás, Estrella Escriña, Juan Martin Tapia, Anabelle Castaño, Juan Kruz Igerabide, Yolanda Arrieta, Aldo Méndez, Itziar Rekalde, …

Informazio zabalagoa.

Nori zuzendua: gurasoei, hezitzaileei eta hezkuntzan interesa duen edonori.

Noiz? Azaroak 30 (astelehena) & abenduak 16 (asteazkena), 17:30etik 19:30era (saio bakoitza 2 ordutakoa).

Non? San Nikolas Ikastola, Algorta.

Aforo mugatua, izena emateko hurrengo formularioa betez edo 622 433 085 telefonora deituz edo idatziz: labur.eus/HAZIBIDEAK

Hitzaldiak doan dira eta haurtzaindegi-zerbitzua egongo da baina aldez aurretik eskatu behar da, hurrengo formularioa betez edo 622 433 085 telefonora deituz.