HITZALDIA: ” KULTURARTEKOTASUNA EUSKARA ARDATZ”.
Bi hizlari izango ditugu:
IKASLE ETORRI BERRIEN HARRERA ETA EUSKARAREN IRAKASKUNTZARAKO BALIABIDEAK. Nahikari Ayoren eskutik. Hiru ikastetxeek dituzten harrera plana aztertu eta ezagutu ditu, galdera hauei erantzuteko nahaian:
- Irakasleek beharrezkoak diren baliabideak dituzte etorri berri diren ikasleei hizkuntzaren jabetza bermatzeko?
- Ikastetxeek ba al dituzte harrera planik, hizkuntzaren eta kulturartekotasunean oinarrituta ikasle berriei harrera egiteko?
KULTURARTEKOTASUNA. LEKEITIOKO KULTURAK HARREMANETAN, EUSKARA ARDATZ. Ander Goikoetxearen eta UEMAko teknikaria den June Furundarenaren eskutik (https://youtu.be/CsUqUuQusXM). Udaletik kultura desberdinen arteko harremana sustatu behar dela argi ikusten zuten hasiera-hasieratik. Hori dela eta, UEMArekin ipini ziren harremanetan eta “Kulturartekotasunaren” proiektua ipini zuten martxan, beti ere euskara helburu jarrita. Proiektu honetan zazpi eragile daude parte hartzen: Iturriotz Institutoa, Azkue Natura Ikastola, Herri Eskola, Musikaia Musika Eskola, Eskola Kirola, Haurreskola eta Andraetxea.
Nori zuzendua: gurasoei, hezitzaileei eta hezkuntzan interesa duen edonori.
Otsailak 13, osteguna, 17:30 ean, Zabala eskolan, Algorta.
Hizkuntza: Euskara. Gaztelaniazko aldi bereko itzulpena eskainiko da Telegram aplikazioaren bidez.
Aforo mugatua, izena emateko hurrengo formularioa bete, sendigetxo@gmail.com helbidera idatzi edo 622 433 085 telefonora deitu: labur.eus/HAZIBIDEAK2025