Badator Bizilagunak 2025! Aurten “Etxean edo txokoan, sareak elikatzen” lelopean, Getxon hainbat kultura eta jatorritako familiak bazkalorduan mahai baten inguruan eseriko gara kulturarteko bizikidetza sustatzeko. Nork bere etxeko atea zabaldu eta beste familia batekin otordu bat partekatuko du. Bazkaria partekatzeaz gain, beraien errealitateez eta esperientziez mintzatzeko aukera izango dute.
Nork har dezake parte? Getxoko edozein familiak/taldek, bertokoa izan, edo beste herrialde batetik etorritakoa izan. Familia diogunean, elkarbizitzaz ari gara, hitzaren zentzurik zabalenean. Gogoa baduzue jakiteko zuen auzoan eta zuen herrian zer jende, familia, kultura, hizkuntza, gastronomia… dagoen, eta tarte atsegina eta aberasgarria pasa nahi baduzue, ekimen hau interesatuko zaizue. Prozesu osoan zehar eta bazkarietako batean dinamizatzaile izan nahi baduzue, prestakuntza saio batean emango dizuegu beharrezko informazio guztia. Zaren lekukoa zarelarik, zure bikote, kuadrila, lagun edota familiarekin, oztopoak urrutiratu eta errealitate berriak ezagutzeko gogoz bazaude, ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU! Guzti hau jakinda, parte hartzea gustatuko litzaizueke?
Noiz?
2025eko azaroaren 16an
Nola hartu nahi duzu parte?
Familia/talde anfitrioi bezala zure etxean/ txokoan
Gonbidatutako familia beste etxe/ txoko batera
Dinamizatzaile modura Bizilagunak bazkarietan
Bazkari bat partekatzeko edo dinamizatzaile izateko pertsona interesatuek izena eman beharko dute izen-emate formularioa betez labur.eus/bizilagunak25
Zalantzak & informazio getxobizilagunak@gmail.com/ 622 433 085


