Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

 

 

 

 

 

 

 

 

SENDIren eskutik ostiralean, maiatzaren 30ean, ipuin kontaketa eta tailerra izango dugu Villamonte Kultur etxean 18:00etatik aurrera.

Mitxel Elortza irakasle eta idazlea gonbidatu dugu. Oraingoan bere azken bi liburuak aurkeztuko ditu: Askatasun doinua eta Hartz nagia.
Kontaketarekin batera eskulan txiki bat egingo dugu saioa borobiltzeko.

“Askatasun doinua” ipuinak Gaza eta Zisjordaniaren bizipenak kontatzen dizkigu. Ipuinak palestinar herriaren aurkako genozidioa azaltzen du haur ikuspegitik. Musikaren bidez, haien ezinegona eta sufrimendua adieraziko dute protagonistek. Askatasun doinuaz, haurrek enpatia, kulturartekotasuna eta elkartasuna balioan jartzea du helburu ipuinak. Musika eta artea askatasun adierazpen gisa aldarrikatzen ditu ipuinak, haurrak erdigunean jarri.

“Hartz nagia” Errima jostagarriz eta kolore biziz beteriko alegia honek elkartasuna, adiskidetasuna eta enpatia lantzen ditu.Hartz nagiarekin batera Euskal Herriko zenbait animalia eta txoko ezagutzeko aukera izango dute haurrek.

Noiz: Maiatzak 30, ostirala, 18:00etan
Non: Villamonte Kultur Etxean
Norentzat: ume eta gurasoentzat. Gomendatutako adina, 5 urtetik aurrera. Kontaketa euskaraz izango da.
Izena eman behar da: lekuak bete arte, 622 433 085, sendigetxo@gmail.com 

Go to Top