AZAROAN BAGOAZ ARTIKUTZARA!
Basoz eta pagadi ederrez inguratutako Artikutza paraje zoragarrian asteburu pasa egingo dugu. Artikutza Donostiako lurretan dagoen auzo txikia da, 3.700 hektareako esparrua da eta Donostiako Udalerriarena da 1919 urteaz geroztik. Euskal Herrian dagoen baso ederrenetarikoa da, naturaz blai egitea nahi duenarentzako toki aproposa.
📍 Egitaraua:
Ostirala: auto partikularretan Artikutzara
🍄🌳🥾 Larunbata: ibilbidea basotik eta ibaien ertzetatik. Ibilbidean, pagadi ederrak, erreka garbiak eta ur jauzia ikusiko dugu. Ibilaldi egokia da Artikutza ezagutzeko bere errekurtso natural eta historikoen berri izateko.
🍄🌳 🥾 Igandea: mendi ibilbide erraza, familian egitekoa, Artikutza, urtegi zaharrari buelta
Giro paregabea 😉
Antolatzaileak: Sendi Proiektua & Uribe kostako berbalagunak
📝 Informazioa eta izena ematea:
labur.eus/Artikutzara
📞 622 433 085 (Aitziber) 722 710 595 (Fabio)
📧 sendigetxo@gmail.com & ukberbalaguna@gmail.com



