Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Euskaldunon arteako sareak egitea bada berbalagunaren helburu nagusietako bat, eta horretan eragiteko Erandio, Laukiz, Leioa, Uribe Kosta, Urduliz eta Getxoko berbalagunak elkartzen hasi gara eskualdeko ekintzak batera antolatzeko eta gure arteko harremanak josteko. Modu xumean eta aisialdia baliatuta Laukizen mendi-irteera antolatu dugu abenduaren 22an. Euskaraz egiteko gogoz bazabiltza, gonbidatuta zaude. Ez da beharrezkoa berbalagun talde batean egotea etorri ahal izateko, bai ordea jarduera osoan zehar euskaraz egitea, duzun euskara duzula, eta duzun maila duzula.

Euskararik onena egiten dena.

Mendiko zapatak jantzi eta abenduaren 22an, 9:30ean elkartuko gara Laukizko udaletxe aurrean. Izena ematea beharrezkoa da formulario honetan.

📢 Berbalagunen mendi-irteera
📅 Abenduak 22, igandea, 9:30-14:00
📍 Laukiz, Udaletxe aurrean.
🚶🏻‍♀️🚶🏽13 km-ko
Ibilbidea: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/san-martin-san-martin-de-tours-142194293?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=11720972

🥾🎒 Erandioko Berbots (621 270 546), Getxoko Egizu (722 789 302), Laukizko Berbalaguna (620109596), Leioako Berbaldun (688 850 129), Urdulizko Berbalagunen Taldea (berbalagun.urduliz@gmail.com) eta Uribe Kostako berbalaguna (722 710 595)
Antolatzaileak ez daude parte hartzaileei istripu asegurua egitera derrigortuta, beharrezkoa izango balitz norbanakoaren asegurua egin beharko litzateke kargu.

Go to Top