Euskaldunon arteako sareak egitea bada berbalagunaren helburu nagusietako bat, eta horretan eragiteko Erandio, Leioa, Urduliz eta Getxoko berbalagunak elkartzen hasi gara eskualdeko ekintzak batera antolatzeko eta gure arteko harremanak josteko. Modu xumean eta aisialdia baliatuta Urduliz-Butroe-Urduliz 4 orduko mendi-irteera antolatu dugu azaroaren 10ean. Euskaraz egiteko gogoz bazabiltza, gonbidatuta zaude. Ez da beharrezkoa berbalagun talde batean egotea etorri ahal izateko, bai ordea jarduera osoan zehar euskaraz egitea, duzun euskara duzula, eta duzun maila duzula.
Euskararik onena egiten dena.
Mendiko zapatak jantzi eta azaroaren 10ean, 9:30ean elkartuko gara. Izena ematea beharrezkoa da formulario honetan.
📢 Berbalagunen mendi-irteera
📅 Azaroak 10, igandea, 9:30-13:30
📍 Urduliz, Butroe, Urduliz
🚉 Metroan elkartuko gara
Erandio 9:06
Leioa 9:09
Algorta 9:19
🥾🎒 Erandioko Berbots (621 270 546), Getxoko Egizu (722 789 302), Leioako Berbaldun (688 850 129) Urdulizko Berbalagunen Taldea (berbalagun.urduliz@gmail.com) eta Uribe Kostako berbalaguna (722 710 595)
Antolatzaileak ez daude parte hartzaileei istripu asegurua egitera derrigortuta, beharrezkoa izango balitz norbanakoaren asegurua egin beharko litzateke kargu.