Euskaldunon arteako sareak egitea bada berbalagunaren helburu nagusietako bat, eta horretan eragiteko Leioako berbalagunek gidatuko duten irteera honetara batuko gara Erandio, Laukiz, Uribe Kosta, Urduliz eta Getxoko berbalagunok. Eskualdeko ekintzak batera antolatu eta gure arteko harremanak josi nahi ditugulako.
Oraingoan Euskaraldiari itxiera emateko modua izango dugu maiatzaren 25ean. Euskaraz egiteko gogoz bazabiltza, gonbidatuta zaude. Ez da beharrezkoa berbalagun talde batean egotea etorri ahal izateko, bai ordea jarduera osoan zehar euskaraz egitea, duzun euskara duzula, eta duzun maila duzula.
Euskararik onena egiten dena.
Mendiko zapatak jantzi eta maiatzaren 25ean, 9:00etan elkartuko gara Laioako Sakoneta kiroldegi aurrekaldean. Izena ematea beharrezkoa da formulario honetan.
📢 Berbalagunen mendi-irteera
📅 Maiatzak 25, igandea, 9:00
📍 Laioako Sakoneta kiroldegian
🚶🏻♀️🚶🏽 Leioa, Arboretum, Kurkudi, San Barolome baseliza, Artatza parkea, Romo.
🥾🎒 Erandioko Berbots (621 270 546), Getxoko Egizu (722 789 302), Laukizko Berbalaguna (620109596), Leioako Berbaldun (688 850 129), Urdulizko Berbalagunen Taldea (berbalagun.urduliz@gmail.com) eta Uribe Kostako berbalaguna (722 710 595)
Antolatzaileak ez daude parte hartzaileei istripu asegurua egitera derrigortuta, beharrezkoa izango balitz norbanakoaren asegurua egin beharko litzateke kargu.