Euskaldunon arteako sareak egitea bada berbalagunaren helburu nagusietako bat, eta horretan eragiteko Erandio, Laukiz, Leioa, Uribe Kosta, Urduliz eta Getxoko berbalagunak elkartzen hasi gara eskualdeko ekintzak batera antolatzeko eta gure arteko harremanak josteko. Modu xumean eta aisialdia baliatuta Laukizen mendi-irteera antolatu dugu otsailaren 16an. Euskaraz egiteko gogoz bazabiltza, gonbidatuta zaude. Ez da beharrezkoa berbalagun talde batean egotea etorri ahal izateko, bai ordea jarduera osoan zehar euskaraz egitea, duzun euskara duzula, eta duzun maila duzula.
Euskararik onena egiten dena.
Mendiko zapatak jantzi, lokatza izango dugulako bidean, eta otsailaren 16an, 10:00etan elkartuko gara Laukizko udaletxe aurrean. Izena ematea beharrezkoa da formulario honetan.
๐ข Berbalagunen mendi-irteera
๐
Otsailak 16, igandea, 10:00-13:30
๐ Laukizko udaletxe aurrean
๐ถ๐ปโโ๏ธ๐ถ๐ฝ 10 km-ko ibilbidea
Ibilbidea: https://labur.eus/laukiz-biribila
๐ฅพ๐ Erandioko Berbots (621 270 546), Getxoko Egizu (722 789 302), Laukizko Berbalaguna (620109596), Leioako Berbaldun (688 850 129), Urdulizko Berbalagunen Taldea (berbalagun.urduliz@gmail.com) eta Uribe Kostako berbalaguna (722 710 595)
Antolatzaileak ez daude parte hartzaileei istripu asegurua egitera derrigortuta, beharrezkoa izango balitz norbanakoaren asegurua egin beharko litzateke kargu.