Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Euskaldunon arteako sareak egitea bada berbalagunaren helburu nagusietako bat, eta horretan eragiteko Erandio, Laukiz, Leioa, Uribe Kosta, Urduliz eta Getxoko berbalagunak elkartzen hasi gara eskualdeko ekintzak batera antolatzeko eta gure arteko harremanak josteko. Modu xumean eta aisialdia baliatuta Larrabasterratik Plentziara mendi-irteera antolatu dugu urtarrilaren 19an. Euskaraz egiteko gogoz bazabiltza, gonbidatuta zaude. Ez da beharrezkoa berbalagun talde batean egotea etorri ahal izateko, bai ordea jarduera osoan zehar euskaraz egitea, duzun euskara duzula, eta duzun maila duzula.

Euskararik onena egiten dena.

Mendiko zapatak jantzi, lokatza izango dugulako bidean, eta urtarrilaren 19an, 9:00etan elkartuko gara Larrabasterrako Urgitxieta plazan. Izena ematea beharrezkoa da formulario honetan.

📢 Berbalagunen mendi-irteera
📅 Urtarrilak 19, igandea, 9:00-13:00
📍 Larrabasterra, Urgitxieta plaza
🚶🏻‍♀️🚶🏽 7 km-ko ibilbidea, gogotsu bagaude, buelta ere oinez egin daiteke
Ibilbidea: https://labur.eus/sopela-musurieta

🥾🎒 Erandioko Berbots (621 270 546), Getxoko Egizu (722 789 302), Laukizko Berbalaguna (620109596), Leioako Berbaldun (688 850 129), Urdulizko Berbalagunen Taldea (berbalagun.urduliz@gmail.com) eta Uribe Kostako berbalaguna (722 710 595)
Antolatzaileak ez daude parte hartzaileei istripu asegurua egitera derrigortuta, beharrezkoa izango balitz norbanakoaren asegurua egin beharko litzateke kargu.

Go to Top