Euskaldunon arteako sareak egitea bada berbalagunaren helburu nagusietako bat, eta horretan eragiteko Erandio, Leioa, Urduliz eta Getxoko berbalagunak elkartzen hasi gara eskualdeko ekintzak batera antolatzeko eta gure arteko harremanak josteko. Modu xumean eta aisialdia baliatuta Bolue-Martiartu-Bolue 2 ordu eta erdiko mendi-irteera antolatu dugu uztailaren 21ean. Euskaraz egiteko gogoz bazabiltza, gonbidatuta zaude. Ez da beharrezkoa berbalagun talde batean egotea etorri ahal izateko, bai ordea jarduera osoan zehar euskaraz egitea, duzun euskara duzula, eta duzun maila duzula.
Euskararik onena egiten dena.
Mendiko zapatak jantzi eta uztailaren 21ean, 9:00etan elkartuko gara. Izena ematea beharrezkoa da formulario honetan.
📢 Berbalagunen mendi-irteera
📅 Uztailak 21, igandea, 9:00-12:00
📍 Bolue (Algorta), Martiartu, Bolue
🥾🎒 Erandioko Berbots (621 270 546), Getxoko Egizu (722 789 302), Leioako Berbaldun (688 850 129) eta Urdulizko Berbalagunen Taldea (berbalagun.urduliz@gmail.com)