Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Aurten Mintzodromoa antolatuko dugu Durangoko Azokako asteburuan eta ekimenaren barruan, Euskal Herriko Mintzalagunen topaketa antolatu dugu abenduaren 7an (igandea). Bertan, Mintzapraktika komunitatea osatzen dugunok elkar ezagutu eta tarte eder bat pasatzeko aukera izango dugu, egitarau borobil batekin:
Mintzodromoan parte-hartu 🗣️ edo Irudienean emanaldi bat ikusteko aukera 🎥, lehiaketa, kalejira, mokadutxoa 🌯… (Ikusi egitaraua)

Autobusak antolatu ditugu Durangora bertaratzea errazteko. Honakoak izango dira hasiera batean eskainiko ditugun ibilbideak:

1 AUTOBUSA: Lizarra-Iruñea-Durango

2 AUTOBUSA: Elizondo-Doneztebe-Bera-Hondarribia-Donostia-Durango

3 AUTOBUSA: Sopela-Algorta-Erandio-Bilbo-Durango

Urtero-urtero, milaka zarete Mintzapraktika egitasmoan parte-hartzen duzuen euskaltzaleak.
Komunitate handi bezain eder baten parte zarete eta zuentzat agian txikia den ekintza honen bitartez ekarpen handia egiten diozue euskararen biziberritzeari.

Plan borobila dugu prest…Eta Durangon ere euskaraz egiten badugu?

Plan aukerak:

Mintzapraktika modu askotan egin daiteke: kafe baten bueltan, paseoan, mendian, josten… Azken urteetan ugaritzen joan dira zaletasunei lotutako taldeak, hizkuntzaren praktika gure eguneroko jardueretan txertatzeko aukera emanez.

Erronka bat proposatuko dizuegu… Lagunduko diguzue Mintzapraktika komunitatea handitzen?
Animatu Mintzapraktikan ikusten duzuen zuen lagun, bikote, senide, lankide edo bizilaguna zuekin etortzera eta esperientzia lehen pertsonan bizitzera!! 👩🏼‍🤝‍👩🏾👨🏻‍🤝‍👨🏼👩🏽‍🤝‍👨🏾

🧐Egitarau osoa duzue hemen https://labur.eus/ndmv1gpy

✍️Izena emateko aukera hemen https://labur.eus/kktfzn9c

Eta Durangon ere, euskaraz egiten badugu? 🤗🤗

Go to Top