Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Ikasturtea ondo baino hobeto hasteko moduko plana prestatzen ari gara Getxoko berbalagun eta euskaltzaleontzat. Irailaren 24an, larunbata, goizean bi plan kulturalen artean bat aukeratu eta berau egin ostean elkarrekin bazkalduko dugu Etxeandia Garardau Fabrikako txokoan. Urdulizko Tantak elkartea eta Etxeandia Garardauak bidelagun ditugu ekintza hau prestatzeko, eskerrik asko, beraz, lagun hauei ere.

Hementxe goizeko bi planen azalpena:

“Uribe Kosta urdin orlegia”, 10:00etan Plentziako metroan topaketa
Tantak elkarteko lagunek “Uribe Kosta urdin orlegia” deituriko ibilbidean lagunduko gaituzte, Plentziako Plasentia Butron museoan bisita gidatua egingo dugu, eta iragan marinela ezagutuko, baita Uribe Kostako historiaurrea ere. Bertatik mendian zehar Urdulizerantz joango gara, aldapa ertaina baina asfaltatua pasatuz. Barrikako goikaldetik Bizkaiko kostalde ederra ikusteko aukera izango dugu. Beti joango gara ibilbide asfaltatuetatik.
Iraupena: 3h 30min
Luzeera: 5km
Zailtasuna: maila txikia.
Hasiera: Plentziako metroan.
Bukaera: Etxeandia Garagardotegia

Etxeandia Garagardotegian bisita-gidatua eta dastaketa, 11:30ean bertan (11:00etan Algortako metroan)
Jon Etxeandiak gaztetandik izan zuen enologia, txakolingintza, sagardagogintza eta garagardogintzaren jakinmina. Edari horiek familiako etxean betidanik ekoizten ziren. 2011. urtean hasi ziren lehenengo frogak egiten eta otsailerako bazen lehenengo Etxeandia Garardaua botila kalean. Jonekin Urdulizko euren lantegian garagardoa zelan egiten duten ikasi, ikusi eta dastatuko dugu.

Bazkaria 14:00etan Etxeandiako txokoan izango da. Bazkarirako 2. platera aukeratu beharko duzu. Ordainketa gure baieztapena jaso ostean egingo duzu.

Goizeko bisita: 5€ (Uribe kostako dibulgaziozko ibilbidea edo bisita-dastaketa garagardotegian)
Bazkari-txartela: zehazteke (gehienez 15€, guztira 20€).
Goizeko plan batean bakarrik animatuko bazina, primeran, guri jakinarazi galdetegiaren bitartez, bestela gurekin harremanetan jar zaitezke: 619935541.

Go to Top