Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Urtarrilaren 27an, zapatuan, 11:00etan udan zehar egindako zikloturista-bidaiak elkarri kontatzeko geratuko gara Azebarri kultur elkartean. Bizikleta-taldeko kide batzuek 20 minutuko aurkezpenak prestatuko ditugu: argazkiak, mapak, ibilitako leku eta baliabideen berri partekatzeko.

Horretarako, Azebarri kultur elkartean hitzordua ipini dugu, 11:00etatik 13:40ra diaporamak eta horren ostean elkarrekin bazkalduko dugu.

Gaian interesa baduzu, gonbidatuta zaude, egitasmo irekia baita hau, eta bazkaltzera bazatoz, mesedez, aldez aurretik esaiguzu (722 789 302). Menu begetarianoa edo beganoa nahi baduzu, adierazi, mesedez.

Go to Top