Udazkeneko planak egiten hasi gara, bizikletaz ![]()
ibili nahi? Bizikletazaleok eta berbalagunok, gure asteburua prestatzen ari gara, irailaren 12tik 14ra, Vasco Navarro bide berdean ibiltzera joateko. Animatu gurekin iraileko bigarren asteburuan, gazte, ume eta helduok batera, asteburu-ederra euskaraz bizitzera.
BIZIKLETA-ASTEBURUA
Gure asteburua prestatzen ari gara irailaren 12tik 14ra bizikletaz ![]()
Vasco Navarro bide berdean ibiltzera joateko.
Kotxe partikularretan joango gara eta bizikletak eramateko furgoneta alokatuko dugu. Arantzazuko Aterpetxean 2 gau pasako ditugu afariak eta gosariak barne.
Prezioa: 72,60 €
Prezioaren barruan: bi gau, bi afari, bi gosari eta bizikleten garraioa.
Eraman beharrekoak: bizikleta, toalla eta larunbateko zein igandeko bazkariak.
Fadurako parkinean geratuko gara, ostiralean, 19:00etan.
Izena emateko: bete ondorengo formularioa, https://labur.eus/Bizikletaasteburuadebagoienan, idatzi 622 433 085 (Aitziber) edo sendigetxo@gmail.com helbidera.


