Apirilaren 27an, larunbatean, izango dugu hurrengo bizikleta-irteera Luzea Lurmuturrera.
Animatuz gero, talde irekia da gurea, idatziguzu (722 789 302, egizugetxo@gmail.com).
Bizkaiko zubian: 9:25
Lutxana Barakaldo Renfeko Geltokian: 9:40
Zorrotzako Kiroldegian: 9:50
Ibilbidea: https://es.wikiloc.com/rutas-mountain-bike/egizu-luzea-lurmuturrera-29721005
Muskizko itsasadarra ezagutzeko lekurik onena, Luzero lurmuturra, euskaraztik, Luzea Lurmuturra omen dena.
Izan ere, Bilboko itsasadarra (Ibaizabalarekin), eta Muskizekoa (Barbadun ibaiagaz), behatuko ditugu.
Goian gainera, guda zibileko aztarnak ikus ditzakegu, lubakiak, armak, eta babesteko eraikinak .
Bidegorritik edo bidexketatik Zierbanara arte, gero porlanezko pista hartu gora joateko, oso ibilbide erregularretik, eta azken txanpa harrizko mendibidetik.
Goian haizeak jotzen du, beraz adi arropagaz. Itzulera Bilboko Portutik
edo bidegorritik edo beste aukera batzuen bidez ere posible da.
Gehiena errepideko txirrindulaz egin egin daiteke (tamalez) azken igoerako bidea izan ezik Santurtzin Metroa eta Renfe dugu.
Muskizen, Gallartan eta Meatzaldean ere, Renfe.
Oharra: arropa egokia eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Harremanetarako telefonoak : 652 73 54 45 / 685 732 963
Taldeko posta-zerrendako mezuak zein whatsappak (whatsapp taldean parte hartu gura baduzu idatziguzu) jaso gura badituzu, guri esan. Euskaraz bizi eta goza!