Maiatzaren 8an Sopuertako Santa Anako labeak
Santa Anako labeak ikustera joango gara, gero jira-biraka Sopuertatik etxera.
Trena bidean: Ezkerralde, Meatzalde, eta Muskizen RENFE. Ondoren, GueƱesetik aurrera Bilboraino, FEVE.
Ordutegia
Faduran: 9:00etan
Portuko Zubian: 9:25ean
Portuko Bidegorrian 9:40an
Animatuz gero, talde irekia da gurea, idatziguzu (722 789 302, egizugetxo@gmail.com).
Taldeko posta-zerrendako mezuak zein whatsappak (whatsapp taldean parte hartu gura baduzu idatziguzu) jaso gura badituzu, guri esan. Euskaraz bizi eta goza!
Oharra:
Talde honetatik sortzen diren deialdiak topaketak dira, lagunen arteko ibilbideak.
Ez dago antolakuntzarik, deialdia egiten duenak ez du ez konpromisorik ez erantzukizunik eta ekitaldi hauetan parte hartzea modu erabat librean egiten da, inongo izen ematerik gabe eta baldintzarik gabe.
Talde honetatik egindako deialdien esanahia zera da: norbaitek adierazten du kirola egin nahi duela eta gustatuko litzaiokeela lagunduta egitea. Giro jatorrean kirolaz gozatzeko gogoa baino ez da eskatzen.