Gordexolako San Kosme ingurua bisitatzera joango gara, 60/70 kilometroko ibilbidea. Animatuz gero, talde irekia da gurea, idatziguzu (722 789 302, egizugetxo@gmail.com).
Topalekuak eta ordutegiak
Fadurako parkinean: 9:00
Bizkaia zubian, Portun: 9:30
Lutxana-Barakaldo tren geltokian: 10:00
Zorrotzako Kiroldegian: 10:10
Arropa egokia eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Harremanetarako telefonoak : 652 73 54 45 / 685 732 963
Taldeko posta-zerrendako mezuak zein whatsappak (whatsapp taldean parte hartu gura baduzu idatziguzu) jaso gura badituzu, guri esan. Euskaraz bizi eta goza!
Ibilbidea:
https://www.bikemap.net/en/r/12300370
Oharra:
Talde honetatik sortzen diren deialdiak topaketak dira, lagunen arteko ibilbideak.
Ez dago antolakuntzarik, deialdia egiten duenak ez du ez konpromisorik ez erantzukizunik eta ekitaldi hauetan parte hartzea modu erabat librean egiten da, inongo izen ematerik gabe eta baldintzarik gabe.
Talde honetatik egindako deialdien esanahia zera da: norbaitek adierazten du kirola egin nahi duela eta gustatuko litzaiokeela lagunduta egitea. Giro jatorrean kirolaz gozatzeko gogoa baino ez da eskatzen.