Garazi Basterretxea Bareak gidatutako tailer honetan euskaraz idazten hasteko eta sormena lantzeko elkartuko gara. Hainbat ariketaren bitartez idazketa moldeak landuko ditugu, norberak bere gustu eta interesen arabera. Saioetan Getxoko zein Uribe Kostako euskaldunak aritzen gara. Interesa baduzu, esaiguzu.
Noiz? Hileko hirugarren asteazkenean, 19:15etik 20:45era.
Apirilean hilaren 9an izango da.
Non? Villamonte Kultur Etxea (Villamonte Kalea, 8, 48991 Getxo, Bizkaia).
Izen-ematea: 619 935 541 / egizugetxo@gmail.com