Idaztea gustuko dugu eta horregatik martxan daukagu IDAZALEAK, idazteko eta sormena lantzeko topaketa irekiak dira, hilean behin. Atea zabalik duzu gurera etortzeko 😉
Garazi Basterretxea Bareak gidatutako tailer honetan euskaraz idazten hasteko eta sormena lantzeko elkartuko gara. Hainbat ariketaren bitartez idazketa moldeak landuko ditugu, norberak bere gustu eta interesen arabera. Estrategia narratiboak jorratu eta idazleen lanak konparatuko ditugu. Beldurra, lotsa eta ezjakintasunari aurre egiteko balioko digu tailer honek eta gainera sormena garatuko dugu euskaraz.
Saioetan Getxoko zein Uribe Kostako euskaldunak aritzen gara. Interesa baduzu, esaiguzu.
Hilabeteko 3. asteazkenean elkartuko gara, urtarrilaren 24ean, Villamonte Kultur Etxean, 19:15etik 20:45era.
Informazio gehiago: 619 935 541 (Garazi) /Â egizugetxo@gmail.com
Doan. Egizu Getxo Euskaldun elkarteak antolatuta.