Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Idaztea gustuko dugu eta horregatik martxan daukagu Uribe Kostako idaZaleen txokoa, idazteko eta sormena lantzeko topaketa irekiak dira, hilean behin. Atea zabalik duzu gurera etortzeko 😉

Taldean era autokudeatuan idazteko dinamikak proposatzen ditugu. Hilabetero taldeko kide batek prestatuko ditu idazteko teknika lantzeko ariketak. Estrategia narratiboak jorratu eta idazleen lanak konparatuko ditugu.

Beldurra, lotsa eta ezjakintasunari aurre egiteko balioko digu tailer honek eta gainera sormena garatuko dugu euskaraz.

Hilabete erdialdean, asteazkenetan elkartuko gara, topaketa hau Algortako Villamonte Kultur Etxean izango da, 19:15etik 20:45era.

Informazio gehiago: 619 935 541 (Maite) / egizugetxo@gmail.com

Doan. Egizu Getxo Euskaldun elkarteak antolatuta Irakurzaleen txokoko kideekin batera

Go to Top