Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Urriaren 10ean, asteartea, Aulki jokoa liburua landuko dugu ikasturte honetako  Irakurle Kluba “euskara errazean” taldearen lehen saioan. B2 mailarako egokia den irakurgaia.

Uxue Alberdi: “Inork ez luke galtzetan pixa eginda hil nahi. Biluzik hiltzea baino okerragoa da hori, duintasun izpirik gabe. Nik, nola hil nahi dudan galdetzen didatenean, lore moreak dituen soinekoa jantzita erantzuten dut. Daukadan politena da?.Umeen jolasa ez ezik, bizitzaren metafora da aulki-jokoa: aldiro gutako bat geldituko da lekurik gabe, eta utzi egin beharko du joko-zelaia. Maitasuna, gerra, askatasuna, errebeldia? gai handi eta eternalak ageri dira herri txiki bateko biztanleen bizitzetan. Hiru emakumeren ahotsek josten dute eleberri honen sarea: Teresa, Martiña eta Eulali haurrak ezagutuko ditugu, adokinetan korrika, baita haiek berak gaztetan ere, beren ilusio eta hausturekin, eta pasarte horiekin tartekaturik pertsonaia berberak gaur egun, arratsaldero kafea hartzen, gozotegian, nor bere aulkian.”

Lizar Begoña idazleak gidatutako egitasmoari jarraipena emango diogu ikasturte honetan, urriaren 10ean, asteartean.

Irakurle kluba (euskara errazean). Hilean behin, astearteetan, elkartuko gara Algortako Villamonte Kultur etxean eta bertan irakurrita ekarriko dugun liburuaren inguruan gure iritziak, hausnarketak, ulertu ez ditugun kontuak elkarbanatuko ditugu.

Villamonteko liburutegian eskuragarri izango duzue irakurriko dugun liburua. Taldean parte hartzeko leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea : labur.eus/irakurlekluba

Go to Top