Abenduaren 12an, astelehena, Beste norbaiten zapatak ipuin-liburua landuko dugu aurtengo Irakurle Kluba “euskara errazean” taldearen hirugarren saioan. B1 mailarako egokia den irakurgaia.
Garazi Kamio Anduaga (Andoain, 1979): Lankide baten amaren hilbeilak egonezinik uzten duen gizona, giza harremanak matematika-ekuazioen arabera ikusten dituen bikotea, autobusean bidaia luze bat egin behar duen lagun parea, alaba gaixoa ospitalera eraman behar izan duen ama, bizilagunari mandatu bitxi bat eskatzen dion agurea, 30 urte lehenagoko ikasle garaiko pasadizoak aztoratzen duen gurasoa.
Lizar Begoña idazleak gidatutako egitasmoari jarraipena emango diogu abenduaren 12an, astelehenean.
Irakurle kluba (euskara errazean). Hilean behin, astelehenetan, elkartuko gara Villamonte kultur etxean (Algortan) eta bertan irakurrita ekarriko dugun liburuaren inguruan gure iritziak, hausnarketak, ulertu ez ditugun kontuak elkarbanatuko ditugu.
Villamonteko liburutegian eskuragarri izango duzue laster abendurako irakurriko dugun liburua. Taldean parte hartzeko leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea : labur.eus/irakurlekluba
Kritiken Hemeroteka
Dibortzioa? Non saltzen dute? Dena itxita izango duzu honezkero, Gema Lasarte / Argia, 2012-12-16
Laburmetraia saioa, Iker Zaldua / Gara, 2012-10-07
Kaleidoskopioa, Bixente Serrano Izko / Berria, 2012-04-13