Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Urriaren 10ean, astelehena, Cantervilleko mamua liburua landuko dugu aurtengo Irakurle Kluba “euskara errazean” taldearen lehen saioan. B1 mailarako egokia den irakurgaia.

Familia iparramerikar batek Cantervilleko gaztelua erosten du, mamu eta guzti. Mamua gazteluko biztanle berriak beldurtzen ahaleginduko da, baina yankiek ez dute aintzat hartzen eta azkenean beraiek dute mamua izu-ikaratzen. Honela, bai nobela gotikoa eta bai amerikarren materialismo gordina parodiatzen ditu Wildek kontakizun paregabe eta barregarri honetan.

Lizar Begoña idazleak gidatutako egitasmoari jarraipena emango diogu urriaren 10ean, astelehenean.

Irakurle kluba (euskara errazean). Hilean behin, astelehenetan, elkartuko gara Villamonte kultur etxean (Algortan) eta bertan irakurrita ekarriko dugun liburuaren inguruan gure iritziak, hausnarketak, ulertu ez ditugun kontuak elkarbanatuko ditugu.

Villamonteko liburutegian eskuragarri izango duzue laster urrirako irakurriko dugun liburua. Taldean parte hartzeko leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea : labur.eus/irakurlekluba

Go to Top