Ekitaldiak kargatzen

Lizar Begoña idazleak gidatutako egitasmoari jarraipena emango diogu abenduaren 13an, astelehena.

Irakurle kluba (euskara errazean). Hilean behin, astelehenetan, elkartuko gara Algortako Gaztelekuan (Algortan, Urgul kalea z.g. 3. solairuan)  eta bertan irakurrita ekarriko dugun liburuaren inguruan gure iritziak, hausnarketak, ulertu ez ditugun kontuak elkarbanatuko ditugu.

Abenduaren 13an, astelehena, Agota Kristofen Koaderno handia liburuarekin emango diogu jarraipena Irakurle Kluba “euskara errazean” deituriko talde honi.

Villamonteko liburutegian  eskuragarri izango duzue laster abendurako irakurriko dugun liburua. Aurtengo egoera dela eta *leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea : labur.eus/irakurlekluba

Kritiken Hemeroteka

Koaderno handia, Ana Unanue / Aizu!, 2001-06

Hitz bitan: lilura-garria, Jose Luis Padron / Zabalik, 2001-05-26

Gerraren ondorengoak, Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-05-02

Etikaren mugak, Jose Jabier Fernandez / Euskaldunon Egunkaria, 1997-10-25

Go to Top