Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Azaroaren 7an, asteartea, Natasha (B2) komiki liburua landuko dugu ikasturte honetako  Irakurle Kluba “euskara errazean” taldearen bigarren saioan. B2 mailarako egokia den irakurgaia.

Natashak 18 urte ditu. Hirira iritsi berri da unibertsitatean ikasteko. Elena eta Ane, bigarren mailako bi ikaslerekin, partekatzen du pisua. Herritik urrun, eta lagun berriekin, erronkaz beteriko bizitza berri bat deskubrituko du Natashak.

Egun batean, iraganak, oraina hankaz gora jartzen duen arte.

Duela urte eta erdi Natasha bideo sexual batean agertu zen. Bideoa biralizatu eta Natasharen bizitzan eragin izugarria izan zuen. Orain, urte eta erdi geroago, Julen azaldu da, bideoan harekin agertzen den mutiletako bat.

Natasha errealitate dramatiko batean inspiratutako istorioa da, baina modu dibertigarri, poetiko eta argitsuan kontatuta.
___

Lizar Begoña idazleak gidatutako egitasmoari jarraipena emango diogu ikasturte honetan, azaroaren 7an, asteartean.

Irakurle kluba (euskara errazean). Hilean behin, astearteetan, elkartuko gara Algortako Villamonte Kultur etxean eta bertan irakurrita ekarriko dugun liburuaren inguruan gure iritziak, hausnarketak, ulertu ez ditugun kontuak elkarbanatuko ditugu.

Villamonteko liburutegian eskuragarri izango duzue irakurriko dugun liburua. Taldean parte hartzeko leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea : labur.eus/irakurlekluba

Go to Top