Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Ekainaren 13an, astelehena, Pape Niang. Hasiera berri bat liburua landuko dugu aurtengo Irakurle Kluba “euskara errazean” taldearen hirugarren saioan. Pape Niangen bizipenak eta gogoetak ekarri ditu liburura Mikel Garcia Idiakez kazetariak.

“Duela hamaika urte Senegaldik atera nintzenean, ez nuen uste beltza izate hutsa kondena izango zenik nire herrialdeko muga gurutzatu bezain pronto, hainbeste umiliazio jasan beharko nituenik, paradisurako odiseak Madou laguna eta biok bananduko gintuenik, Mediterraneo itsaso erdian pateraren motorrak huts egingo zigunik. Ez nuen imajinatu Afrikan jaiotzeak Europan ilegal bihurtuko ninduenik, gizonkote bilbotar bati erantzun beharko nionik oihaneko jendeak edukazio hobea duela berak baino. Baina Europak altxaturiko harresien gainetik migratzailez osatutako eta migratzaileok gidaturiko kooperatiban lanean hastea ere ez nuen espero. Ospatzeko eguna da gaurkoa. Pape Niang dut izena eta Ndar hirian hasten da nire historia”.

Lizar Begoña idazleak gidatutako egitasmoari jarraipena emango diogu ekainaren 13an, astelehenean.

Irakurle kluba (euskara errazean). Hilean behin, astelehenetan, elkartuko gara Villamonte kultur etxean (Algortan)  eta bertan irakurrita ekarriko dugun liburuaren inguruan gure iritziak, hausnarketak, ulertu ez ditugun kontuak elkarbanatuko ditugu.

Villamonteko liburutegian  eskuragarri izango duzue laster maiatzerako irakurriko dugun liburua. Taldean parte hartzeko leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea : labur.eus/irakurlekluba

Go to Top