Ekitaldiak kargatzen

Euskaraz bizitzeko asteburua izaten da elurretara antolatzen duguna. Iraupen-eskia praktikatzeko aukera zabaltzen dugu 5 urtetik gorako haurren eta helduentzat, eta eskiatu gura ez dutenentzat erraketekin ibiltzeko plana ere badago. Helduek ere euskaraz berba egin behar dute.

Martxoko hirugarren asteburuan joango gara aurten. Aurre izena emateko, formularioa bete (labur.eus/iraupeneski2025), guri idatzi sendigetxo@gmail.com helbidera edo deitu: 622 433 085 telefono zenbakira.

Prezioak :

Helduak 205 € / 165 € Berbalagun, Egizuko taldeetako eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideek.

Ama edota aitarekin doan lehen umeak 170 € / 136 € (bazkideek eta berbalagunen seme-alabek).

Ama edota aitarekin doan bigarren umeak 125 €  / 100 € (bazkideek eta berbalagunen seme-alabek).

Ama edota aitarekin doan hirugarren umeak 85 €  / 68 € (bazkideek eta berbalagunen seme-alabek).

Prezioaren barruan: autobusa, egonaldia (Lau izarreko Oroel Apart-hotelean, hirunaka edo launaka), bi gosari, larunbateko afaria, 2 egunen forfaitak, 2 orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua

Go to Top