Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Abenduaren 10ean, asteartea, Begira zenbat argi, maitea (B2) Annie Ernaux Literaturako Nobel Saridunaren eleberria landuko dugu KLUBA “euskara errazean” taldearen saioan. Xabier Aranburu itzultzaileak euskarara ekarria. B2 mailarako egokia den irakurgaia dugu. Izena ematea beheko formularioan egin dezakezue edota esteka honetan.

Lizar Begoña idazleak gidatutako egitasmoarekin udaberrian zehar jarraituko dugu.

Abenduak 10, asteartea, Villamonteko kultur etxean, 19:30- 21:00.

Urtebetez elikatu du Annie Ernauxek Trois-Fontaineseko zentro komertzialeko Auchan hipermerkatura egindako bisiten egunkaria. “Beste era batera ikusten dira gauzak, idazteko behatzen badira”, idatzi du. Saltoki handien mundua azalduko digu, bada, idazleak. Erosketak egitearen alde “nekagarria” alde batera utzita, beste alderdi bati erreparatu dio Ernauxek: gizakien arteko hitzordu erraldoia omen dira, erabateko ikuskizuna. Sentipen pertsonalik eta oharrik gabeko zerrenda moduko horren bidez, subjektu literarioaren duintasuna iritsi du hipermerkatuak, denok, edo gehienok, joan ohi garen familia-giroko eremu horrek.

Go to Top