Maiatzaren 13an, asteartea, Maitasun kapitala (B2) Karmele Jaioren eleberria landuko dugu KLUBA “euskara errazean” taldearen saioan. B2 mailarako egokia den irakurgaia dugu. Izena ematea beheko formularioan egin dezakezue edota esteka honetan.
Lizar Begoña idazleak gidatutako egitasmoarekin udaberrian zehar jarraituko dugu.
Maiatzak 13, asteartea, Villamonteko kultur etxean, 19:30- 21:00.
Emakume bat bere maitale ohiaren hiletan. Emakume bat hausnarrean, izan zuen maitasunari, izan ez zuenari eta bilakatu zenari buruz. Horrela abiatzen da Jaioren azken eleberria, eta amorantearen heriotzak eragindako lurrikarak antzaldatuta, Olgaren pentsamenduetan murgiltzen da ondoren, maitasunaren zein botere-harremanen aldamioak antzemateko asmotan…