Martxoaren 18n, asteartea, Zimurrak (A2 B1) Paco Rocaren komikia landuko dugu KLUBA “euskara errazean” taldearen saioan. Bego Montorio itzultzaileak euskarara ekarria.A2-B1 mailarako egokia den irakurgaia dugu. Izena ematea beheko formularioan egin dezakezue edota esteka honetan.
Lizar Begoña idazleak gidatutako egitasmoarekin udaberrian zehar jarraituko dugu.
Martxoak 18, asteartea, Villamonteko kultur etxean, 19:30- 21:00.
Orain arte komikietan gutxi jorratutako gai kontuzkoak landu ditu Paco Rocak Zimurrak lanean, hala nola Alzheimer gaitza eta zahartzaroko dementzia; baita sentikortasun samurrez landu ere, tarteka umore ukituren batekin, baina sekula karikaturan erori gabe. Sinesgarri egiten da narrazioa, dokumentazio lan zorrotzaren ondorioz, besteak beste. Izan ere, Paco Rocak lagunen gurasoen eta adineko senitartekoen pasadizoak bildu zituen, eta zaharren egoitzetara joan zen hango bizimodua ezagutzearren. Lehen eskuko material horri esker, fikzio sendo bat eraiki du.
‘Zimurrak’ albumak Espainiako Komikiaren Sari Nazionala bereganatu zuen 2008. Urtean eta 58.000 ale baino gehiago saldu ditu; zinemarako egokitzapenak, berriz, bi Goya sari lortu zituen