Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Pil-pileko mahai-jolasak probatu nahi badituzu aukera izango duzu ekainaren 24an 18:00etan, Azebarri kultura elkartean Xabi Ugartebururekin elkartuko baikara.

Saioko gastuetan laguntzeko 3€ko ekarpena egingo dugu, eta zalantzarik baduzu edota izena emateko hementxe gaude: egizugetxo@gmail.com edo 722 789 302 zenbakian.

Xabier Ugarteburu irakaslea da, hala nola Trikimailu Jolasak dendaren jabea. 15 urtetik gorako esperientzia dauka rol-, mahai- eta karta-jolasetan. Izan ere, sozializatzeko eta garatzeko alternatiba bikainak direlakoan dago, pantaila eta sareetatik urrun.

Saio honetarako proposatutako jolasak hauexek dira:

Magic Maze, Ca$h ‘n Guns, Not Alone eta Belratti.

Azebarri eta Egizu elkarteok elkarlanean antolatzen ditugu saio hauek, gonbidatuta zaude!

Go to Top