Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Euskal Herriko Berbalagunon jaia antolatzen hasi gara, beraz, gorde ekainaren 5a agendan, Hendaiara baikoaz aurten! Heldu eta umeentzako moduko planak izango dira egunean zehar, bisita gidatuak, jolasak, dantzak eta abar. Betiko legez hainbat lurraldetatik autobusak antolatuko ditugu, Getxoztarrak Bizkaiko busean joango gara.

Hendaiako elkarte euskaltzaleen eskutik egun ederra biziko dugu, zeintzuk diren ezagutu nahi: https://www.mintzaian.eus/elkarteen-xokoa/. Euskaltzaleen Topaguneak koordinatzen du Mintza eguna.

 

Ekainaren 5ean Euskal Herriko txoko guztietara zabaldu da MintzaPoza praktikatzeko deia eta mingainak gustura astintzeko moduko egitaraua prestatu dago:

  • 12:00 Ongi etorri ekitaldia, txisturaliekin eta Gaztelu Zahar abesbatzarekin.
  • 12:30 Aperitifa
  • 13:00 Hendaia ezagutzeko bisita gidatuak. 2 bisita gidatu egiteko aukera izango dute bertaratuek, bat tren txikian egingo dugu eta bestea Andoni Etxarrirekin
  • 14:25 Bertsolariak
  • 14:30 Bazkaria
  • 16:00 Haurren txokoa Hainbat adin tartetako haurrek esperimentazio eta sormenerako aukera izango dute bazkal ondoren.
  • 16:15 Esker emate ekitaldia eta munduko Mintzalagunekin topaketa. Urtero bezala, Mintzalagun talde batzuk omenduko ditugu Horrez gain, munduko hainbat txokotatik jaira batuko diren euskaldunekin bat egingo dugu bazkal ondoren.
  • 16:30 MintzaPoza jolasa.
  • 17:00 Erromeria Imuntzo eta Belokirekin

     

Go to Top