Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Urtarrilaren 12an berbalagunen kanpainaren bigarren izen ematea irekiko da. Honekin batera, Euskal Herriko hainbat txokotan, MintzaPoza tonbolaren bidez kalean ezagutarazten arituko gara Mintzapraktika egitasmoa herriz herri berriro ere. Getxoren txanda heldu da eta urtarrilaren 12an Algortako San Nikolas plazan eta 14an Romoko Santa Eugenia plazan izango gara, sariak irabazteko prest zaude?

MintzaPoza tonbolan parte hartzeko mintzagrama duen orria emango dizugu doan, mintzagrama osatuta hitz sekretua osatzen duzunean Mintza Tonbolan parte hartzeko txartel bat eskuratuko duzu.

Sariak: Nekatur bonua (2 gauetako egonaldia), telazko poltsak, bolalumak, katiluak, termoak eta kuadernoak.

Gerturatu mintzapraktika egitasmoak ezagutzera eta animatu MintzaPoza praktikatzera, ez zaizu damutuko, MintzaPoza praktikatuz beti irabazten duzu eta!

Aurreko MintzaPoza tonbolako argazkiak link honetan uzten dizkizuegu!

     

     

 

Go to Top