Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Irailaren 17an familian elkartuko gara bizikletaz ibiltzera joateko, Plentzia-Butroe (6,5 kilometro) ibilbidea egingo dugu, Plentziako hiribildutik Butroeko gaztelura eta buelta. Guztira 13 kilometroko txangoa izango da, beraz, bizikletaz ibiltzeko ohitura dutenentzat egokia da. 10:00etan Plentziako metro geltokian geratuko gara eta handik abiatuko gara.
Asegurua egitea beharrezkoa denez 3€ko prezioa izango du txango honek, eta aldez aurretik izena eman beharko da. Gorde data, lagunen artean zabaldu eta guri jakinarazi etortzekoak bazarete.

Irteera honetan goazen guztiok euskaraz egingo dugu, ez bakarrik umeekin baizik eta helduon arteko harremana euskaraz izango da.

Izena emateko: Aitziber, Sendi proiektua, 622433085 edota sendi@egizu.eus.


Go to Top