Ezagutu gura badituzu Berbalagunak eta Getxon ditugun erabilera taldeak, gonbidatuta zaude! Arratsaldeko topaketa honetan Joserra Onaindiak argitaratu berri duen koadernoaren aurkezpena ere egingo du, bertan euskara ikasteko eta euskaraz bizitzeko hainbat tresna partekatzen ditu.
Lehiaketarako tartea ere izango dugu, sariak eta elkarbanatzeko mokadu batekin amaiera emango diogu topaketari.
👉🏼 Azaroak 27, asteazkena 18:00-19:00
📍 Muxikebarri, (Arrigunaga aretoan)
🎟️ Sarrera librea
Eta ondoren 19;00etan leku berean “Errobi mende erdi” solasaldiaz gozatu ahalko dugu🤗 Anje Duhalde, Mixel Ducau eta Daniel Landarten eskutik.