Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

TXATXARRAK taldea!

Garazi Basterretxea Bareak gidatutako txoko honetan euskal literaturako testuetatik abiatuta, dinamika ludiko partehartzaileen bidez, geure testuak sortuko ditugu. Pixkanaka partehartzaileei fikziozko lanak (poemak, ipuinak, narrazio laburrak…) sortzeko tresnak emango zaizkie, nahi dutenari buruz idatz dezaten. 

Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira.

Noiz? Hilean behin, ostegunetan, 19:30-21:00tara.
Hurrengo saioak: Urtarrilak 24, otsailak 2, martxoak 2, apirilak 20, maiatzak 4, ekainak 1.

Non? Azebarri Kultura Elkartean  (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia).

Izen-ematea:  619 93 55 41  / egizugetxo@gmail.com

Go to Top