Leire Azkargorta Mintegi itzultzailearekin “Herriaren hezkuntza eta demokrazia” (Nadezhda Krupskaia) liburuaz berba egiteko Villamonte Kultur Etxean elkartuko gara urtarrilaren 30ean, arratsaldeko 19:30ean. Izena ematea beharrezkoa izango da : labur.eus/irakurzaleak
«Oraindik lan handia dago egiteko irakasleekin benetan har dezaten lan-eskolaren gidaritza. Lehen ez zen beharrezkoa askorik jakitea irakaskuntza-eskolara joateko: diziplina izan, ‘orrialde honetatik honetara ikasi’ eta kito. Baina lan-eskola beste kontu bat da, irakasleak asko jakin behar baitu eta gaitasun ugari izan behar baititu. Ikasi, ikasi eta ikasi, horixe egin behar dute orain errusiar irakasleek.»
Nadezhda Krupskaia, Hirugarren ediziorako hitzaurrea
«Nola eraiki hezkuntza-sistema ulertzeko beste modu bat eta eredu pedagogiko guztiz berria, langileak emantzipatzeko balioko zuena? Hainbat pedagogo boltxebike galdera horri erantzuten saiatu ziren eta gaian sakondu zuten. Pedagogo horiek Eskola Berriaren mugimenduarekin identifikatzen ez baziren ere, ez ziren hezkuntzaren inguruko nazioarteko eztabaiden eraginetik kanpo bizi. Horien artean dago Nadezhda Krupskaia, sobietarren hezkuntza-sistemaren arduradun nagusietako bat, eta Errusiako liburutegien sarea garatzearen aitzindaria.»
Aitor Garagarza Cambra eta Leire Azkargorta Mintegi, sarreran