Otsailaren 28an, larunbatean, 11:00etan elkartuko gara bizikleta-taldeko hainbat kide, udako oporraldian egindako bidaien berri ematera. 15 minutuko aurkezpenak egingo ditugu, argazkiak, mapak, ibilitako leku eta baliabideen berri partekatzeko. Horretarako, Azebarri kultur elkartean hitzordua ipini dugu, 11etatik 13etara diaporamak eta horren ostean elkarrekin bazkalduko dugu.

Gaian interesa baduzu, gonbidatuta zaude, egitasmo irekia baita hau, diaporametara zein bazkaltzera bazatoz, mesedez, aldez aurretik esaiguzu (722789302), aldaketarik badago gustatzen zaigu denoi abisatu ahal izatea. Izokin-marmitakoa egiteko asmoa dugu, bestelako menua behar baduzu, lasai esan.