Ekitaldiak kargatzen

Bizkarsoro 2023ko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen Josu Martinez zuzendariak, gogoeta eta eztabaida soziala pizteko asmoz egindako filma, eta urtarrilaz geroztik Euskal Herri luze zabaleko hainbat herritan proiektatu eta gero dator Romo eta Algortara, azaroaren 12 eta 13an hurrenez hurren. Doako 3 emanaldi izango ditugu (edukiera bete arte), eta saio bakoitzaren ostean Josu Martinezekin berba egiteko aukera paregabea izango dugu. “Iparra galdu gabe” jardunaldietako ekimena da hau.

BIZKARSORO
Proiekzio eta solasaldia Josu Martinez zuzendariarekin
Azaroak 13, 18:30, Muxikebarri (Arrigunaga)
Doan. Edukiera bete arte.

Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak.

1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.

Argia aldizkariko Gorka Peñagarikano Goikoetxeak honela iruzkindu zuen:

“Bizkarsoro herri euskalduna da, jendearen joan-etorririk eta populazioaren nahaste handirik apenas bizitu duena iraganean. Lehen Mundu Gerran frantsesen bandoan borrokatu beharko du lehenik, eta nazien inbasioa jasan gero. Finean, identitateari eta hizkuntzari uko egitera behartuta ikusiko du bere burua. Programaturik dago bere heriotza, arriskuan dago, eta ondo pentsaturik egingo zaio eraso, baina pronostiko guztien kontrara, eutsi egingo dio. Eta hiltzekotan ere, badaki, autopsiarako frogak utzita hilko dela.”

Go to Top