BOLUNTARIOEK & LANGILEEK
BATERA EGITEN DUGU POSIBLE ELKARTEAREN JARDUNA
ELKARTEEN ELKARTEA GARA
Gure xedea
Egizu elkartearen xedea Getxoko euskaldun komunitatea sendotzea eta hedatzea da, euskararen erabilera areagotzeko denok dugulako zer eman eta zer jaso.
Historia
2000. urtean Bizarra Lepoan eta herriko hiru euskaltegiak lotu ziren berbalagun proiektua eta horrekin lotutako kultur jarduerak elkarrekin antolatzeko.
Zuzendaritza-taldea
Egizu elkartearen ardatza zaintzen dugu hilero euskaltegietako ordezkarien eta Bizarra Lepoan euskaltzaleen elkarteko kideon artean. Getxoko Udaleko euskara teknikarien babesa izaten dugu bertan.
Atea zabalik
Euskaraz bizitzeko ideia edota egitasmoren batean eragin nahi baduzu, Egizu elkartearen ateak zabalik dituzu. Lasai hurbildu eta daukazun kezka eta gogo horretan laguntzen saiatuko gara.
GURE BAZKIDEAK ETA ZUZENDARITZAKO KIDEAK
GURE HELBURUAK
GUNE SEGURUAK SORTU
 Euskara ikasten ari direnak euskaldun komunitate soziolinguistikoan txertatzen laguntzea. Horretarako euskaldunen inplikazioa areagotzeko tresnak sortu behar dira, besteak beste, berba lagun taldeak osatuz. Talde horien jomuga euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak era natural batean integratzeko ekintzak antolatzea da.
KONFIANTZA & MOTIBAZIOA
Euskararen erabilera hedatzeko tresnak eta esparruak sortu. Horretarako euskaldunen motibazioa areagotu behar da, norbere buruarenganako konfiantza sendotzen eta euskara erabiltzeko izaten diren hainbat beldur, lotsa zein konplexu uxatzen lagunduz.
HIZKUNTZA & HIZTUNA
Euskal hiztunen kopurua hazteko nahiz euskaldunek erabiltzen duten hizkuntzaren kalitatea hobetzeko xedea duten erakundeen lana bultzatzea eta osatzea.
HIZTUN BERRIAK IRABAZI
Erdaldunengan euskal kultura eta hizkuntza ezagutzeko interesa piztea, ikasteari ekitera animatuz.