Tel 619.93.55.41 | Martikoena 16, 2-3, 48992 Getxo|egizugetxo@gmail.com
Kultura2025-10-22T10:13:43+02:00

KULTURAZ GOZATU

ETA AISIALDIA BIZI!

ZER ANTOLATZEN DUGU?

KULTUR SAIOAK

Euskaltegiekin adostutako jarduerak izaten dira, herriko euskaltzale guztiei ere zabaltzen dizkiegunak. Ipuin-kontaketak edota umore-saioak, magia-ikuskizun zein diaporamak antolatzen ditugu euskara ikasten ari direnek ere euskaraz gozatu dezaten. Laburbira film laburren Euskal Herriko zirkuitoa Getxora ekartzen dugu urtero, non zuzendariren batekin solasaldia egiten saiatzen garen.

EGUR TAILA

Astelehenero esperientziadun lagun talde bat biltzen gara egurra lantzeko Algortako Etorkizuna Elkartearen egoitzan. 2015ean hasi ginen eta hasiberria zein aditua bazara lekua izango duzu gure taldean. Egurra lantzeko tresnak eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu. Animatuz gero, jarri gurekin harreanetan.

EUSKAL DANTZAK

Euskal plaza-dantzak ikasteko eta elkarrekin euskaraz gozatzeko lotzen gara hilean birritan ostegunetan Aldai Patronatuan. Interesa baduzu esaiguzu!

MAHAI- & ROL-JOLASAK

Gazte eta helduentzako proposamena Azebarri kultura elkartearekin batera: mahai-jolas eta rol-jokoen saioak. Azebarri kultur elkartean edota Aldai Patronatuan lotuko gara. Jolas ezberdinak ikasi eta hauek probatuko ditugu. Euskaraz dauden rolo-jokoei ere lekua egingo diegu.

KULTURA JARDUEREN GALERIA

KULTUR JARDUEREN BERRIAK

Kultur jardueren berriak

GEHIAGO IRAKURRI
GEHIAGO IRAKURRI

Lurdes Iriondo pastorala Sohütan, bagoaz elkarrekin?

2026-07-06|agenda, berbalagunok, egizu, irteerak, kultur jarduerak, kultura|

Plan berezia proposatzera gatoz oraingoan, Romoko berbalagun baten ekimenez antolatzen ari garena. Datozen egunotan jakin behar dugu nortzuk animatuko garen, aurrera egin ala ez erabakitzeko. Uztailaren 19an Lurdes Iriondoren bizitzan oinarrituta Intza eta Leire Casamajou Elkegaraik idatzitako pastorala emango dute Sohütan, honen inguruan gehiago jakin nahi? Hemen berria.eus-en argitaratutako elkarrizketa. [...]

Berbalagunon paella uztailaren 25ean, bazatoz?

2026-07-06|agenda, berbalagunok, egizu, kultur jarduerak, kultura|

Mintzapraktikan gabiltzanak, bizikleta-taldekoak, dantzako lagunak, sOrtuetako kideak, mendizaleak… Berbalagunon toldoan (365 zenbakiduna) elkartuko gara uztailaren 25ean, urtero legez. Aurtengo eguna prestatzen ari gara jada eta azken leku libreak geratzen dira. Arin ibili eta idatziguzu! 722789302 Lan-taldea osatuko dugu aldez aurretik erosketak egiteko, egunean bertan sukalde lanetan laguntzeko, gauzen garraiorako kotxeak [...]

ZERBAIT ANTOLATU NAHI BADUZU, LASAI BOTA ZURE PROPOSAMENA!

Go to Top