Eta euskaraz egiten badugu?

Ezagutu zure herrian dauden taldeak edo egin zure proposamena!

ZER DA BERBALAGUNA?

Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.

… ETA GURASOLAGUNA?

Ikastetxeko gurasoak biltzen dituen berbalagunaren aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago.

ZERTARAKO?

Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko…

NOLA HITZ EGINGO DUGU?

Astean behin; ordubetez, talde txikitan. Parkean, terrazan, online, paseoan… Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, gainontzeko mintzataldeekin koordinatuta.

PARTE HARTZEKO BALDINTZA

Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.

INFORMAZIOA

619935541 & 722789302 Berbalaguna
622433085 Gurasolaguna
egizugetxo@gmail.com
Martikoena 16, 2-3 48992 Getxo

EMAN IZENA

ZERBAIT ANTOLATU NAHI BADUZU, EDO PARTE HARTZEKO PREST BAZAUDE, LASAI IDATZI!