Tel 619.93.55.41 | Martikoena 16, 2-3, 48992 Getxo|egizugetxo@gmail.com
Berbodromoa & Jolasdromoa2026-04-28T12:27:57+02:00

EUSKARAZ

ELKAR EZAGUTU

ZER DA BERBODROMOA?

Berbodromoan, euskaldunak elkartuko gara eta elkar ezagutuko dugu, eta jai-giroan tarte atsegin bat pasatuko dugu.

ZER DA JOLASDROMOA?

Duzun euskara maila duzula talde txikietan jolastuz ondo pasatzeko gunea da.

ZEINTZUK DIRA HELBURUAK?

Euskaraz giro lasaian aritzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egiteak. Azken finean, euskara eta euskaraz konpartitu eta gozatzea.

NORENTZAT DA?

Euskara ikasleentzat, euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi duenarentzat, egunerokoan euskaraz bizi denarentzat. Jolasdromoaren kasuan herritar ororentzat irekia.

NOLA EGINGO DUGU?

Maiatzak 21, ostegunean, BERBODROMOAK eta JOLASDROMOAK Romoko Santa Eugenia plazan 9:00etan eta 11:00etan, eta Algortako San Nikolas plazan 18:00etan egingo ditugu, bertan aulkiak egongo dira taldeak egiteko eta zenbakiekin zehaztuko ditugu taldeak. Jolasdromorako hainbat mahairen bueltan elkartuko gara.

NOLAKOA DA DINAMIKA?

Talde bakoitzean bost pertsona egongo dira, dinamizatzailea eta lau lagun, berriketa lasaian. Taldeetan euskara ikasten ari den jendea euskara dakien jendearekin elkartuko dugu eta interes orokorreko hiru gairi buruz berba egingo dugu. Ordubetez berriketan, gai bakoitzarentzat 15 minutu izango dira eta gai baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak mahaiz mugituko dira, mintzakidez ere aldatuz.

Jolasdromoan 10 laguneko taldetan arituko gara mahai baten bueltan, Fikzio Fabrikako lagunek gidatuta.

MINTZAGAIAK

1- Leku zatar eta ederren kokapena partekatu?

  • Zein da Euskal Herriko txokorik itsusiena? Eta politena? Baduzu ohiturarik bisitatzen dituzun lekuen lokalizazioak partekatzeko? Sareetan ikusten dituzun lekuetara joaten zara?

2- Korrikaren ostean zer? Euskaraz non egin?

  • Korrikaren zirrara bizi berri dugu, eta hemendik aurrera? Zure ustez garrantzitsua da aisialdian euskarazko eskaintza egotea?

3- Kultura geldirik dago ala etengabe aldatzen doa?

  • Gure identitatea eraikitzen omen du kulturak. Arteak, literatura, erlijioa, petsamendu eta baloreak erdigunean ditugu. Aldatzen ari direla uste duzu?

IZENA EMATEKO

Parte hartzeko izena eman: dinamizatzaile, solaskide edo jolaskide gisa.

Eman Izena Berbodromo & Jolasdromoan

Eman izena inprimaki honetan

AURREKO EDIZIOETAKO GALERIA

AURREKO BERBODROMOAK

AURREKO BERBODROMOAK

GEHIAGO IRAKURRI
GEHIAGO IRAKURRI

Lagunduko XV. Berbodromorako gaiak erabakitzen?

2026-04-01|agenda, berbalagunok, berbodromoa, egizu, Sailkatu gabea|

2026ko maiatzaren 21ean XV. Berbodromoa izango dugu Getxon, 9:00 eta 11:00etan Romoko Santa Eugenia plazan eta 18:00etan Algortako San Nikolas plazan. Zein gairi buruz berba egin nahi duzu(e) aurtengo Berbodromoan? Formulario honetan esaiguzu(e)! Kargatzen…

Uribe Kostako Mintzodromoa & Jolasdromoa

2026-02-24|agenda, ahozkotasuna, berbalagunok, berbodromoa, egizu, uribe kostako berbalaguna|

📣 Mintzodromoa & Jolasdromoa 2026 Uribe Kostako Mintzodromorako prest!? 🗣 💬 Ikasten ari bazara edo euskalduna bazara, euskara konpartitzeko eguna da! Euskara kalera atera eta erabilera indartzera goaz! 📢 A1 edo A2 mailan zaude? Lasai, 🎲🪆 Jolasdromoa zuretzat da! Noiz? 📆 Martxoak 5, osteguna Non? 📍 Plentziako Jai alai Nola? [...]

XIV. Berbodromorako prest?

2025-05-12|agenda, berbodromoa, egizu, kultur jarduerak|

Zer da berbodromoa? Zertarako da? Norentzat da? Euskara giro lasaian kalera ateratzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egitea dira Berbodromoaren helburuak. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz [...]

ZERBAIT ANTOLATU NAHI BADUZU, EDO PARTE HARTZEKO PREST BAZAUDE, LASAI IDATZI!

Go to Top