2019ko Berbodromoa San Nikolas plazan

Zer da berbodromoa? Zertarako da? Norentzat da?


Euskara giro lasaian kalera ateratzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egitea dira Berbodromoaren helburuak. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea… azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Berbodromoan, euskaldunak elkartuko dira eta elkar ezagutuko dugu, eta jai-giroan tarte atsegin bat pasatuko dugu.

Nola egingo dugu?

Aurten bi formatotan egindo dugu; maiatzaren 26an BERBODROMO DIGITALA antolatuko dugu eta hurrengo egunean, maiatzak 27 aurrez-aurreko BERBODROMOA.

  • 💻 BERBODROMO DIGITALEAN parte hartu nahi baduzu, prestatu zure ordenagailua (tablet edo mugikorrarekin ere egin dezakezu) eta jesarri eroso gurekin saio berezi honetaz gozatzeko!
    Aurten, ZOOM aplikaziorekin egingo ditugu Berbodromo Digitala. Maiatzaren 26an arratsaldeko 18:30ean elkartuko gara sarean.
    Talde bakoitzean lau pertsona egongo gara.
    Izena eman ostean jasoko dituzue dinamikaren inguruko argibide gehiago.
  • 👨‍👨‍👦‍👦Aurrez-aurreko BERBODROMOA Fadurako polikiroldegian goizean eta Romo Eskolako patioan arratsaldean egingo dugu, bertan aulkiak egongo dira taldeak egiteko eta zenbakiekin zehaztuko ditugu taldeak. Talde bakoitzean lau pertsona egongo dira, dinamizatzailea eta hiru lagun, berriketa lasaian. Taldeetan euskara ikasten ari den jendea euskara dakien jendearekin elkartuko dugu eta interes orokorreko hiru gairi buruz berba egingo dugu.
    Ordubetez berriketan, gai bakoitzarentzat 15 minutu izango dira eta gai baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak mahaiz mugituko dira, mintzakidez ere aldatuz. Goizean bi txanda egingo dira: 9:00etan eta 11:00etan; eta arratsaldean txanda bat 18:30ean.

✍️Izena emateko hurrengo formularioan bete zure datuak:

https://forms.gle/cAFJphmrsyqstso86

______________________________________________________________________________

BERBODROMO DIGITALA:


Nola parte hartu Berbodromo digitalean? Ez dauka zailtasunik, ikusiko duzu!

  • Izena eman ostean, zure laukotearen esteka bidaliko dizugu, klik egin eta solas-gelan sartuko zara.
  • Zoom aplikazioarekin arazoak ekiditeko Chrome nabigatzailea erabiltzea gomendatzen dugu.
  • 18:30ean emango diogu hasiera.
  • Saioak hasi baino hamabost minutu lehenago egongo gara konektatuta, egon daitezkeen arazo teknikoekin laguntzeko.
  • Sartzeko arazoren bat izanez gero, honako zenbakira ere deitu dezakezue: 622 43 30 85 (Ainhoa).

Mintzagaiak ondokoak dira:


1- Birziklapena. Birziklatzen duzu? Uste duzu erakunde publikoek nahikoa egiten dutela? Ezagutzen duzu beste herrialdetako birziklatze eredurik?

2- Elkar zaintzen balioa. Herri mugimenduek zaintza sareak antolatu zituzten itxialdian eta elkar zaindu genuen. Muturreko egoeretan bakarrik zaintzen ditugu ondokoak?

______________________________________________________________________________

AURREZ AURREKO BERBODROMOA:

9:00 & 11:00etan Fadurako kiroldegian
18:30ean Romo eskolako patioan

Berbodromoa Areetako eskoletako plazan

Mintzagaiak:

1- Berriro bidaiatzea. Nora? Norekin? Zelan egin? Hegazkinez, trenez, bizikletaz? Etxe trukaketa edo couchsurfing, airbnb ala hotelak?
2. Gazteak gure etorkizuna. Zein iritzi daukagu euren inguruan? Entzuten diegu? Hitza emanez gero, zer esango lukete?
3. Konfinamenduen ondorioak. Ohitura aldaketarik izan duzu: erosketetan, kirolean zein lanean. Zure sektorean langabeziak gora egin du?


📍 Oharra: zalantzaren bat baduzu idatzi egizugetxo@gmail.com edo deitu 619 935 541 telefonora .


Belarriprest eta Ahobiziok gogoratu zuen txapa ekartzeaz!
Bete ditzagun sareak eta kaleak euskaraz!